Parte
hartzaileak

Lucía Gorjón

Iseak Fundazioko ikerlaria 

Lucía Gorjónek ISEAK Fundazioan lan egiten du, gizarte- eta ekonomia-politiken eragina ebaluatzen. Honako hauek dira bere ikerketa-eremuak: lan-merkatua, generoa eta pobrezia. Ekonomian Cum Laude doktorea da, Euskal Herriko Unibertsitatean, Sara de la Ricaren gidaritzapean. FEDEAn hasi zuen bere ibilbide profesionala eta ikerlari gonbidatua izan da Alemaniako Garapen Institutuan (DIE), Munduko Bankuarekin elkarlanean. ISEAKen hainbat proiektu koordinatzen ditu, eta proiektu horietan nazioko eta eskualdeko erakunde publikoekin lan egiten du, baita hirugarren sektoreko erakundeekin ere. Zehazki, arrisku-taldeei bideratutako politika publikoen eragina ebaluatu du, honako hauek nabarmenduz: gutxieneko errenta, enplegu-politika aktiboak, gazteentzako prestakuntza-programak eta genero-arrakalak. 2019an, Lucía Gorjón teknologia, finantzak eta politika aldatzera deitutako 35 urtetik beherako 29 espainiarretako bat izendatu zuen Business Insiderhedabideak. .